COVID-19: Azken datuak

Bortz positibo atzeman zituzten atzo eskualdean: lau Malerrekan eta bat Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 10a, 06:34

Atzo bortz positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: lau Malerrekan (hiru Iturenen eta bat Donezteben) eta bat Leitzan. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, atzo 48 positibo atzeman zituzten. Atzo, irailak 9, lau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeuden hiru pertsona ZIUan sartu zituzten, eta ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 724 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 995 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 589 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.240 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, irailak 9, 1.308 proba egin zituzten eta horietatik 48k positibo eman zuten (% 3,7)

COVID-19ak jota, atzo, irailak 9, lau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta hiru pertsona ZIUan sartu zituzten, eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 67 daude ospitalean, horietatik 22 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 82.046 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.232koa.
 
Nafarroan 954.886 txerto eman dituzte atzo arte. Artzo, irailak 9, 1.885 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 498.330 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun