Hirugarren mailako futbol partida baten lekuko izanen da lehen aldiz Mastegi

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 10a, 08:00

Lehen aldiz hirugarren mailako partida jokatuko du Beti Gaztek Mastegin.

Gure Txokoako talde nagusiak denboraldiko estreineko partida jokatuko du larunbatean Matzadan, Doneztebe ere etxean ariko da eta Baztan kanpoan.

Joan den larunbatean kategoria Durangon estreinatu ondotik, larunbat honetan Lesakan jokatuko du Beti Gaztek eta hortaz, lehen aldiz hirugarren mailako partida baten lekuko izanen da Mastegi. Gure Txokoako talde nagusiak ere denboraldiko lehen partida etxean jokatuko du. Doneztebeko talde nagusiak etxean jokatuko du eta Baztanek Iruñean. Beti Gazteko jubenilak ere asteburu honetan hasiko dira.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • Beti Gazte – Anaitasuna, larunbatean 17:00etan Lesakako Mastegin.

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • CD Oberena - CD Baztan, igandean 18:00etan Iruñeko Oberenan.
  • Doneztebe FT – Beti Casedano, larunbatean 18:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Gure Txokoa – Axular Lizeoa, larunbatean 19:00etan Berako Matzadan.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

  • Vasconia – Beti Gazte, larunbatean 17:00etan Donostiako Puio zelaian

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun