Honela, 18 urtetik goitiko bazkideek 4 euro ordaindu beharko dute (10 euro bazkide ez direnek) eta 14 eta 17 urte arteko bazkideek 2 euro (5 euro bazkide ez direnek). 8 eta 13 urte arteko bazkideek ez dute ordaindu beharrik izanen baina euro bat ordainduko dute bazkide ez direnek. Bazkide txartela aurkeztu beharko da sarrera erosterako orduan.
Hogei sarreren zozketa bazkideen artean
Horretaz gain, etxean jokatuko diren hirugarren mailako partidu guztietan 20 pertsonentzako sarrerak zozketatuko ditu Beti Gaztek bazkideen artean. Horretarako ez da izenik eman behar eta bazkide guztiak zuzenean sartuko dira zozketan. Irabazleei Whatsapp mezu baten bidez jakinaraziko zaie sarrera irabazi duela eta ezin izanen zaio bertze pertsona bati eman.