COVID-19: Azken datuak

Hiru positibo atzeman zituzten atzo eskualdean: bi Malerrekan eta bat Baztanen

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 9a, 06:45

Atzo hiru positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: bi Malerrekan (Donezteben eta Iturenen bana) eta bat Baztanen (Elizondon). Nafarroa osoko datuei erreparatuta, atzo 81 positibo atzeman zituzten. Atzo, irailak 8, sei pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zegoen pertsona bat ZIUan sartu zuten, eta ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 720 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 995 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 588 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.240 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, irailak 8, 1.362 proba egin zituzten eta horietatik 81k positibo eman zuten (% 5,9)

COVID-19ak jota, atzo, irailak 8, sei pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zegoen pertsona bat ZIUan sartu zuten, eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 66 daude ospitalean, horietatik 20 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, herenegungo kasuak kontatuta 81.998 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.232koa.
 
Nafarroan 953.001 txerto eman dituzte herenegun arte. Atzo, irailak 8, 3.775 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 496.742 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun