Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 718 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 994 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 588 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.240 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, irailak 7, 1.291 proba egin zituzten eta horietatik 53k positibo eman zuten (% 4,1)
COVID-19ak jota, atzo, irailak 7, zazpi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeuden bi pertsona ZIUan sartu zituzten, eta gaixo bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 68 daude ospitalean, horietatik 23 ZIUan.
12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua
12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.