Gisa honetara, «ordutegi malguagoa» izanen dutela adierazi du Gimenok, eta horrek «haurren garapen emozionala hobetu eta kontziliazioa erraztuko duela eta berrekuratze ekonomikoari lagunduko diola» gaineratu du. Neurri «zentzuduna» delakoan dago, eta «prebentzio-neurri guztiak mantenduko» dituztela iragarri du.
Eskolaz kanpoko jarduera horiek irakasleek emanen dituzte, eta astean lau egunez. 90 minutuko iraupena izanen dute, 45 minutuko saiotan banatuta, eta beranduenez, 17:00etan bukatuko dira.
Gainerakoan, jangela zerbitzuan ikasle kopuruak goiti egitea aurreikusi omen dute eta eskaerari erantzuteko jangelaz gain, ikastetxeko bertze tokiak egokitzen ahalko dituzte, baita ikasgelak ere. Bertzetik, ikasturte honetan hainbat azpiegitura berri izanen dituzte hainbat ikastetxek. Leitzako eta Berako institutuek, erraterako, estalpea izanen dute eta urtea bukatu aitzinetik prest izanen direla aipatu du Gimenok.