Herritarrei txertoa hartzeko deia egin die Elixabet Elizalde Ariztegi Lesakako Osasun Etxeko erizain buruak, «txertorik ez balego, bosgarren olatu pandemikoak eragin handiagoa izanen lukeela» dio. Aldi honetan, bereziki, birusa pasatua dutenengan jarri du arreta, «infekzioa pasatu ondotik txertoa hartzen dutenek immunitate erantzun hagitz handia dute, birusarekin kontaktuan egon ez direnek baino handiagoa».
Horrekin batera, birusa izan duten 65 urtetik beheitikoek txertoaren dosi bakarra har dezaketela erran du: birusa izan dutenetik «lau astera langile soziosanitarioek eta zortzi astera gainontzekoek». Haurdun daudenen kasuan, «bigarren hiruhilekoen amaierarako bi dosiak paratuak izatea» gomendatu du.
Bosgarren olatua «ttikitzerat bideratua» dagoelakoan dago Elizalde, baina udazkenean erne egon beharko dela gaineratu du: «ezin da baztertu transmisioa udazkenean berriz aktibatzea, oporren itzuleraren eta unibertsitate, ikastetxe eta enpresetako jarduera berreskuratzearen eraginez, horrek harremanetarako zirkulu berriak sortuko ditu...».
Txertaketa eskualdean, osasun eremuka banatuak
Osasun eremua | 70 urtetik goiti | 60-69 urte | 50-59 urte | 40-49 urte | 30-39 urte | 20-29 urte | 15-19 urte | 10-14 urte |
ELIZONDO | % 93,49 | % 89,34 | % 86,22 | % 84,28 | % 76,67 | % 72,85 | % 80,77 | % 44,24 |
LEITZA | % 93,81 | % 88,93 | % 79,11 | % 81,65 | % 73,73 | % 73,70 | % 61,86 | % 35,65 |
LESAKA | % 91,37 | % 84,59 | % 83,07 | % 74,56 | % 66,27 | % 53,27 | % 38,95 | % 29,77 |
ULTZAMA |
% 95,83 | % 92,34 | % 88,58 | % 80,91 | % 71,43 | % 74,02 | % 63,48 | % 36,00 |
Txertoen eraginkortasunaren Nafarroako datuak ere eman ditu Lesakako Osasun Etxeko erizain buruak.
1. DOSIA | PAUTA OSATUA | |
Infekzio guztien prebentzioa | % 55 | % 69 |
Kasu sintomatikoen prebentzioa | % 62 | % 73 |
Ospitaleratzeen prebentzioa | % 80 | % 92 |