Beti Gaztek 2-0 galdu zuen igande eguerdian Durangon (Bizkaia), hirugarren mailan jokatu duen historiako bere lehen partidan. Itxura ona eman zuen Lesakako taldeak eta bigarren zatian ailegatu ziren Cultural de Durango taldearen bi golak, azkena arauzko denbora bete ondotik. Nafarroako maila autonomikoan, Baztan futbol taldeak 2-0 irabazi zuen Giltxaurdin, taldera bueltatu den Javier Urrutiaren bi golei esker eta Doneztebe esku hutsik bueltatu zen Oteizatik.
FUTBOLA
Hirugarren mailan
- Cultural Durango 2 – Beti Gazte 0
Nafarroako lehen maila autonomikoan
- CD Baztan 2 (Javier Urrutiaren golak) – CD Fontellas 0
- CD Idoya 5 - Doneztebe FT 2 (Fermin Estanga eta Borja Arregi)