Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 755 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 992 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 587 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.239 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, irailak 5, 711 proba egin zituzten eta horietatik 31 positibo eman zuten (%4,4)
COVID-19ak jota, atzo, irailak 5, bi pertsona ospitaleratu zituzten, ez zuten inor ZIUan sartu, eta ospitaleratuta zegoen gaixo bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 70 daude ospitalean, horietatik 24 ZIUan.
12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua
12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.