Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 713 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 990 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 587 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.239 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, irailak 4, 783 proba egin zituzten eta horietatik 59 positibo eman zuten (%7,5)
COVID-19ak jota, atzo, irailak 4, bi pertsona ospitaleratu zituzten, bertze bat ZIUan sartu zuten, eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 71 daude ospitalean, horietatik 24 ZIUan.
12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua
12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.