COVID-19: Azken datuak

Lau positibo atzeman zituzten atzo eskualdean: bi Baztanen eta bertze bi Malerrekan

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 4a, 07:15

Nafarroan, alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 71 daude ospitalean, horietatik 25 ZIUan.

Atzo lau positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: bana Elizondon, Elbeten, Elgorriagan eta Donezteben. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, atzo 62 positibo atzeman zituzten. Atzo, irailak 3, lau pertsona ospitaleratu zituzten, bakar bat ere ez ZIUan, eta ospitaleratuta zegoen pertsona bat hil zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 713 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 986 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 587 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.239 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, irailak 3, 1.319 proba egin zituzten eta horietatik 62 positibo eman zuten (%4,7)

COVID-19ak jota, atzo, irailak 3, lau pertsona ospitaleratu zituzten, bakar bat ere ez ZIUan, eta ospitaleratuta zegoen pertsona bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 71 daude ospitalean, horietatik 25 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 81.704 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.230koa.
 
Nafarroan 937.455 txerto eman dituzte atzo arte. Atzo, irailak 3, 4.5632 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 483.317 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun