COVID-19: Azken datuak

Hiru positibo atzeman zituzten atzo eskualdean: bi Baztanen eta bat Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 2a, 06:32

Atzo hiru positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: bana Beran, Elizondon eta Iruritan. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, atzo 101 positibo atzeman zituzten. Atzo, irailak 1, bortz pertsona ospitaleratu zituzten, bakar bat ere ez ZIUan, eta ospitaleratuta zegoen bat hil zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 710 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 981 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 587 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.239 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, irailak 1, 1.372 proba egin zituzten eta horietatik 101 positibo eman zuten (%7,4)

COVID-19ak jota, atzo, irailak 1, bortz pertsona ospitaleratu zituzten, bakar bat ere ez ZIUan, eta ospitaleratuta zegoen bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 76 daude ospitalean, horietatik 25 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, herenegungo kasuak kontatuta 81.531 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.229koa.
 
Nafarroan 928.520 txerto eman dituzte herenegun arte. Atzo, irailak 1, 5.628 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 475.481 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun