Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 710 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 979 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 587 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.238 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abuztuak 31, 1.427 proba egin zituzten eta horietatik 139 positibo eman zuten (%9,7)
COVID-19ak jota, atzo, abuztuak 31, bortz pertsona ospitaleratu zituzten, horietako bat ZIUn eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 81 daude ospitalean, horietatik 26 ZIUan.
12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua
12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.