Nafarroako Gobernuak uda honetan astez aste berritu du neurria, Nafarroako Auzitegi Nagusiari baimena eskatuta. Hala, ortzegun gauean, irailaren 2an, bukatuko da joan den astetik indarrean den etxeratze agindua.
Orain, ordea, neurriak arintzearen aldeko apustua egin du eta «edukiera eta ordutegia» malgutzeko ordua dela erran du. Txibitek gaineratu duenez, aste honetan hainbat sektoretako eragileekin bilduko da neurriak arintzeaz solas egiteko.