COVID-19: Azken datuak

Bederatzi positibo atzeman zituzten atzo eskualdean: Goizuetan bost, Beran bi eta bana Donezteben eta Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 30a, 06:59

Bederatzi positibo atzeman zituzten atzo eskualdean.

Atzo bederatzi positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: bost Goizuetan, Beran bi eta Donezteben eta Elizondon bana. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, atzo 70 positibo atzeman zituzten. Atzo, abuztuak 29, bortz pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zegoen bat ZIUan sartu zuten, eta pertsona bat hil zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 708 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 978 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 585 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.236 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abuztuak 29, 785 proba egin zituzten eta horietatik 70e positibo eman zuten (%8,9)

COVID-19ak jota, atzo, abuztuak 29,  bortz pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zegoen bat ZIUan sartu zuten, eta pertsona bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 85 daude ospitalean, horietatik 25 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 80.591 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.226koa.
 
Nafarroan 918.569 txerto eman dituzte atzo arte. Atzo, abuztuak 29, 2.895 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 466.372 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun