Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 707 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 977 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 580 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.234 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abuztuak 28, 747 proba egin zituzten eta horietatik 54k positibo eman zuten (%7,2)
COVID-19ak jota, atzo, abuztuak 28, pertsona bat ospitaleratu zuten, ospitaleratuta zegoen bat ZIUan sartu zuten, eta bi pertsona hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 80 daude ospitalean, horietatik 25 ZIUan.
12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua
12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.