Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 707 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 977 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 579 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.234 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abuztuak 27, 1.285 proba egin zituzten eta horietatik 113k positibo eman zuten (%8,8)
COVID-19ak jota, atzo, abuztuak 27, bederatzi pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik bi ZIUan, eta bi pertsona hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 93 daude ospitalean, horietatik 26 ZIUan.
12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua
12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.