COVID-19: Azken datuak

Zazpi positibo atzeman zituzten atzo eskualdean: lau Goizuetan, bi Lesakan eta bat Donezteben

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 26a, 07:13

93 positibo atzeman zituzten atzo Nafarroa osoan.

Atzo zazpi positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: lau Goizuetan, bi Lesakan eta bat Donezteben. Baztanen ez zen kasu berririk agertu. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, atzo 93 positibo atzeman zituzten. Atzo, abuztuak 25, lau pertsona ospitaleratu zituzten, horietako bat ZIUan, eta hiru pertsona hil ziren.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 703 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 971 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 576 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.229 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, herenegun, abuztuak 25, 1.434 proba egin zituzten eta horietatik 92k positibo eman zuten (%6,4)

COVID-19ak jota, atzo, abuztuak 25, lau pertsona ospitaleratu zituzten, horietako bat ZIUan, eta hiru pertsona hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 91 daude ospitalean, horietatik 27 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 80.267 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.220koa.
 
Nafarroan 907.145 txerto eman dituzte atzo arte. Atzo, abuztuak 25, 4.060 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 458.122 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun