Koronabirusa

Etxeratze agindua irailaren 2ra arte luzatuko da Nafarroako 54 udalerritan, horietatik 8 gure lurraldekoak

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 25a, 14:30

Zugarramurdi, Arantza eta Goizueta dira, hurrenez hurren, azken 15 egunetan intzidentzia tasarik altuena metatu duten udalerriak gure lurraldean.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren bermearekin, etxeratze agindua irailaren 2ra arte luzatu du Nafarroako 54 udalerritan. Horien artean daude Arano, Arantza, Bera, Goizueta, Lesaka, Oiz, Sunbilla eta Zugarramurdi. Ikusi hemen udalerrien zerrenda osoa.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi duenez, neurri «egokia eta eraginkorra» da «txertoa hartu duten eta hartu ez duten pertsonen osasuna babesteko». Arau berriak abuztuaren 27tik (ortziralea) irailaren 2ra (23:59 h) arte (00:00) izanen du indarra eta gure lurraldeko zortzi udalerriri eragiten dio.

Gaueko etxeratze agindua bete beharko duten udalerrien artean daude azken 14 egunetako intzidentzia metatua 100.000 biztanleko 250 kasutik gorakoa dutenak edota azkeneko astean 125 kasutik gorakoa dutenak. 54 udalerrietatik 8 gure lurraldekoak dira:

Udalerria Biztanleak Intzidentzia metatua 14 egunetan
Arano 116 862,07
Arantza 597 1.507,54
Bera 3.736 776,23
Goizueta 704 1.278,41
Lesaka 2.741 364,83
Oiz 129 775,19
Sunbilla 675 296,30
Zugarramurdi 219 1.826,48

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun