Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 702 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 971 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 572 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.227 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abuztuak 24, 1.292 proba egin zituzten eta horietatik 94k positibo eman zuten (%7,3)
COVID-19ak jota, atzo, abuztuak 24, zazpi pertsona ospitaleratu zituzten, horietako bat ZIUan, baina ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 94 daude ospitalean, horietatik 27 ZIUan.
12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua
12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.