COVID-19: Azken datuak

Sei positibo atzeman zituzten atzo eskualdean: bina Bortzirietan eta Goizuetan eta bana Elizondon eta Donezteben

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 24a, 07:18

Atzo, abuztuak 23, hiru pertsona ospitaleratu zituzten, bakar bat ere ez ZIUan, eta ospitaleratuta zeuden bi gaixo hil ziren.

Atzo sei positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: bi Bortzirietan, bi Goizuetan eta bana Donezteben eta Elizondon. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, atzo 102 positibo atzeman zituzten. Atzo, abuztuak 23, hiru pertsona ospitaleratu zituzten, bakar bat ere ez ZIUan eta ospitaleratuta zeuden bi gaixo hil ziren.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 702 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 969 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 571 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.226 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abuztuak 23, 1.633 proba egin zituzten eta horietatik 102k positibo eman zuten (%6,2)

COVID-19ak jota, atzo, abuztuak 23, hiru pertsona ospitaleratu zituzten, bakar bat ere ez ZIUan, eta ospitaleratuta zeuden bi gaixo hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 87 daude ospitalean, horietatik 27 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, herenegungo kasuak kontatuta 80.081 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.217koa.
 
Nafarroan 899.786 txerto eman dituzte herenegun arte. Herenegun, abuztuak 22, 3.574 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 452.055 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun