COVID-19: Azken datuak

Zazpi positibo atzeman zituzten atzo eskualdean: hiru Beran, bi Goizuetan eta bana Donamarian eta Iruritan

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 23a, 08:00

Atzo zazpi positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: hiru Beran, bi Goizuetan eta bana Donamarian eta Iruritan. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, atzo 87 positibo atzeman zituzten. Atzo, abuztuak 22, zazpi pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik bi ZIUan eta ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 702 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 968 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 569 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.225 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abuztuak 22, 839 proba egin zituzten eta horietatik 87k positibo eman zuten (%10,4)

COVID-19ak jota, atzo, abuztuak 22, zazpi pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik bi ZIUan eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 92 daude ospitalean, horietatik 31 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 79.979 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.215ekoa.
 
Nafarroan 896.212 pertsona txertatu dituzte atzo arte. Atzo, abuztuak 22, 2.884 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 448.617 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun