Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 701 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 967 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 566 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.219 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abuztuak 20, 1.548 proba egin zituzten eta horietatik 155ek positibo eman zuten (% 10)
COVID-19ak jota, atzo, abuztuak 20, zazpi pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik lau ZIUan eta pertsona bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 93 daude ospitalean, horietatik 28 ZIUan.
12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua
12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.