COVID-19: Azken datuak

Lau positibo atzeman zituzten atzo eskualdean: bi Bortzirietan eta bana Baztanen eta Malerrekan

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 20a, 06:40

Atzo 4 positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: bi Bortzirietan eta bana Malerrekan eta Baztanen. Leitzaldean ez dute positiborik atzeman. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, atzo 137 positibo atzeman zituzten. Atzo, abuztuak 19, lau pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik bakarra ZIUan eta bi pertsona hil ziren.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 701 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 967 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 564 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.217 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abuztuak 19, 1.457 proba egin zituzten eta horietatik 137k positibo eman zuten (% 9,4)

COVID-19ak jota, atzo, abuztuak 19, lau pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik bat ZIUan eta bi pertsona hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 97 daude ospitalean, horietatik 26 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 79.637 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.212koa.
 
Nafarroan 887.622 pertsona txertatu dituzte atzo arte. Atzo, abuztuak 19, 3.742 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 442.031 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun