Koronabirusa

Etxeratze agindua abuztuaren 26ra arte luzatuko da Nafarroako 81 udalerritan, horietatik 11 gure lurraldekoak

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 18a, 18:00

Arantza, Saldias eta Etxalar dira, hurrenez hurren, azken 15 egunetan intzidentzia tasarik altuena metatu duten udalerriak gure lurraldean.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren bermearekin, etxeratze agindua abuztuaren 26ra arte luzatu du Nafarroako 81 udalerritan. Horien artean daude Arantza, Areso, Baztan, Bera, Etxalar, Goizueta, Ituren, Lesaka, Saldias, Sunbilla eta Urdazubi. Ikusi hemen udalerrien zerrenda osoa.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi duenez, neurri «egokia eta eraginkorra» da «txertoa hartu duten eta hartu ez duten pertsonen osasuna babesteko». Arau berriak abuztuaren 20tik (ortziralea) abuztuaren 26ra (23:59 h) arte (00:00) izanen du indarra eta gure lurraldeko hamaika udalerriri eragiten dio.

Gaueko etxeratze agindua bete beharko duten udalerrien artean daude azken 14 egunetako intzidentzia metatua 100.000 biztanleko 250 kasutik gorakoa dutenak edota azkeneko astean 125 kasutik gorakoa dutenak. 81 udalerrietatik 11 gure lurraldekoak dira:

Udalerria Biztanleak Intzidentzia metatua 14 egunetan
Arantza 597 2.345,06
Areso 279 358,42
Baztan 7.777 874,37
Bera 3.736 695,93
Etxalar 813 1.107,01
Goizueta 704 284,09
Ituren 511 391,39
Lesaka 2.741 328,35
Saldias 122 1.639,34
Sunbilla 675 444,44
Urdazubi 349 286,53

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun