COVID-19: Azken datuak

Lau positibo atzeman zituzten atzo eskualdean: bi Malerrekan eta bana Arantzan eta Iruritan

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 19a, 07:39

Atzo 4 positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: bi Malerrekan eta bana Baztanen eta Bortzirietan. Leitzaldean ez dute positiborik atzeman. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, atzo 147 positibo atzeman zituzten. Atzo, abuztuak 18, zazpi pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik bakarra ZIUan eta ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 700 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 966 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 564 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.215 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abuztuak 18, 1.661 proba egin zituzten eta horietatik 147k positibo eman zuten (% 8,9)

COVID-19ak jota, atzo, abuztuak 18, zazpi pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik bat ZIUan eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 101 daude ospitalean, horietatik 27 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 79.500 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.210ekoa.
 
Nafarroan 883.880 pertsona txertatu dituzte atzo arte. Atzo, abuztuak 18, 3.818 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 438.994 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun