Infekzioa izan dutenen txertaketan aldaketak egin dituzte eta horren arabera, hauek izanen dira irizpideak:
65 urte edo guttiago dituztenak
- Inolako dosirik hartu ez badute, sintomak hasi edo diagnostikoa izan dutenetik bi hilabetera txertoa hartzen ahalko dute, Elizaldek oroitarazi duenez, «beti ere alta epidemiologikoa hartu badute». Kasu horietan, dosi bakarrarekin osatua izanen dute txertaketa pauta.
- Lehendik dosi bat hartu dutenek ere bi hilabeteko epean hartzen ahalko dute txertoa.
- Osasun langileen eta soziosanitarioen kasuan, berriz, epe hori hilabete batera murriztu dute.
65 urtetik goitikoak
65 urtetik goitiko pertsonen kasuan, «orain arteko irizpideari eutsi» diote.
- Inolako dosirik hartu ez badute, bi dosi hartzeko aukera emanen dute, Elizalderen hitzetan, «erabat berreskuratuta daudenean eta isolamendu-aldia bukatua dutenean».
- Dosi bat hartuak baldin badira pauta bigarren dosi batekin osatuko dute, «dosien artean gomendatutako tartea bermatuz» eta «guztiz berreskuratuta daudenean eta isolamendu-aldia bukatua dutenean».
Txertaketarako hitzordua hartzeko deia
Bide batez, txertaketarako hitzordua hartzeko bideak zein diren oroitarazi du Lesakako Osasun Zentroko erizain buruak: «Osasun karpeta pertsonalaren bidez, telefonoz 948 37 01 30 zenbakira deituz edo citas.covid@navarra.es helbidera datu pertsonalak eta telefonoa bidalita egin daiteke».