COVID-19: Azken datuak

Zortzi positibo atzeman zituzten atzo eskualdean: launa Baztanen eta Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 17a, 07:11

Atzo 8 positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: lau Batzanen eta bertze lau Bortzirietan. Malerrekan eta Leitzaldean ez dute positiborik atzeman. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, atzo 151 positibo atzeman zituzten. Atzo, abuztuak 16, 16 pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik bat ZIUan eta pertsona bat hil zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 698 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 965 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 565 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.214 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abuztuak 16, 1.579 proba egin zituzten eta horietatik 151k positibo eman zuten (% 9,6)

COVID-19ak jota, atzo, abuztuak 16, 16 pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik bat ZIUan eta pertsona bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 103 daude ospitalean, horietatik 25 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 79.201 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.210ekoa.
 
Nafarroan 875.012 pertsona txertatu dituzte atzo arte. Atzo, abuztuak 16, 4.570 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 434.759 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun