COVID-19: Azken datuak

Bortz positibo atzeman zituzten atzo eskualdean: hiru Bortzirietan eta bi Leitzaldean

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 16a, 07:29

Atzo 5 positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: hiru Bortzirietan eta bi Leitzaldean. Malerrekan eta Baztanen ez duten positiborik atzeman. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, atzo 97 positibo atzeman zituzten. Atzo, abuztuak 15, bederatzi pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik bi ZIUan eta pertsona bat hil zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 698 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 961 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 565 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.210 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abuztuak 15, 1.074 proba egin zituzten eta horietatik 97k positibo eman zuten (% 9,0)

COVID-19ak jota, atzo, abuztuak 15, bederatzi pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik bi ZIUan eta pertsona bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 98 daude ospitalean, horietatik 27 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 79.050 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.209koa.
 
Nafarroan 870.442 pertsona txertatu dituzte atzo arte. Atzo, abuztuak 15, 2.522 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 431.758 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun