COVID-19: Azken datuak

Sei positibo atzeman zituzten atzo eskualdean: bina Bortzirietan eta Baztanen eta bana Goizuetan eta Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 15a, 06:42

Atzo, alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 95 daude ospitalean, horietatik 25 ZIUan.

Atzo 6 positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: bina Bortzirietan eta Baztanen eta bana Goizuetan eta Zugarramudin. Malerrekan ez duten positiborik atzeman. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, atzo 131 positibo atzeman zituzten. Atzo, abuztuak 14, 5 pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik bat ZIUan eta pertsona bat hil zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 698 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 961 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 563 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.206 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abuztuak 14, 1.145 proba egin zituzten eta horietatik 131k positibo eman zuten (% 11,4)

COVID-19ak jota, atzo, abuztuak 14, 5 pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik bat ZIUan eta pertsona bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 95 daude ospitalean, horietatik 25 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, herenegungo kasuak kontatuta 78.953 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.208koa.
 
Nafarroan 867.920 pertsona txertatu dituzte atzo arte. Atzo, abuztuak 14, 3.293 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 431.304 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun