COVID-19: Azken datuak

16 positibo atzeman zituzten atzo eskualdean: bederatzi Bortzirietan, bortz Baztanen eta bana Donezteben eta Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 14a, 07:12

Atzo 16 positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: bederatzi Bortzirietan, bortz Baztanen eta bana Donezteben eta Urdazubin. Leitzaldean ez zen kasurik atzeman. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, atzo 213 positibo atzeman zituzten. Atzo, abuztuak 13, 5 pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik hiru ZIUan eta ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 698 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 958 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 562 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.204 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abuztuak 13, 1.941 proba egin zituzten eta horietatik 213k positibo eman zuten (% 11)

COVID-19ak jota, atzo, abuztuak 13, 5 pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik hiru ZIUan eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 91 daude ospitalean, horietatik 26 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, herenegungo kasuak kontatuta 78.822 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.207koa.
 
Nafarroan 864.627 pertsona txertatu dituzte atzo arte. Atzo, abuztuak 13, 5.294 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 430.576 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun