Koronabirusa

Etxeratze agindua abuztuaren 19ra arte luzatuko da Nafarroako 88 udalerritan, horietatik 10 gure lurraldekoak

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 12a, 18:00

Zezen suzkoa 2018ko Arantza bestetan

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak baimendu du etxeratze agindua abuztuaren 19ra arte luzatzea Nafarroako 88 udalerritan. Horien artean daude Arantza, Baztan, Donamaria, Doneztebe, Elgorriaga, Etxalar, Igantzi, Saldias, Sunbilla eta Zubieta. Ikusi hemen udalerrien zerrenda osoa.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi duenez, neurri «egokia eta eraginkorra» da «txertoa hartu duten eta hartu ez duten pertsonen osasuna babesteko». Gure lurraldeko hamar udalerriri eragiten dio etxeratze aginduak.

Herriko bestak ospatuko liratekeen egunetan, ostatuak itxita eta etxeratze agindua gaueko ordu batetik goizeko seietara

Etxeratze agindua bete beharko duten udalerrien artean daude azken 14 egunetako intzidentzia metatua 100.000 biztanleko 250 kasutik gorakoa dutenak edota azkeneko astean 125 kasutik gorakoa dutenak. 88 udalerrietatik 10 gure lurraldekoak dira:

Udalerria Biztanleak Intzidentzia metatua 14 egunetan
Arantza 597 1.675,04
Baztan 7.777 1.813,03
Donamaria 433 1.616,62
Doneztebe 1.726 1.042,87
Elgorriaga 220 454,54
Etxalar 813 861,00
Igantzi 639 312,98
Saldias 122 819,67
Sunbilla 675 888,88
Zubieta 303 990,09

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun