Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 696 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 947 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 562 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.187 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abuztuak 11, 1.825 proba egin zituzten eta horietatik 244k positibo eman zuten (% 13,4)
COVID-19ak jota, atzo, abuztuak 11, 9 pertsona ospitaleratu zituzten, bat bera ere ez ZIUan eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 96 daude ospitalean, horietatik 23 ZIUan.
12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua
12 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.