COVID-19: Azken datuak

13 positibo atzeman zituzten atzo eskualdean: bederatzi Bortzirietan, bi Malerrekan eta bana Baztanen eta Leitzaldean

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 11a, 07:04

Atzo 13 positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: bederatzi Bortzirietan, bi Malerrekan eta bana Baztanen eta Leitzaldean. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, atzo 229 positibo atzeman zituzten. Atzo, abuztuak 10, 14 pertsona ospitaleratu zituzten, horietako bi ZIUan eta pertsona bat hil zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 695 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 947 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 562 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.183 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abuztuak 10, 2.135 proba egin zituzten eta horietatik 229k positibo eman zuten (% 10,7)

COVID-19ak jota, atzo, abuztuak 10, 14 pertsona ospitaleratu zituzten, horietako bi ZIUan eta pertsona bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 96 daude ospitalean, horietatik 23 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 78.152 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.206koa.
Nafarroan 845.923 pertsona txertatu dituzte atzo arte. Atzo, abuztuak 10, 5.365 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 423.926 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

12 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

18 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun