Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 693 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 946 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 561 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.173 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abuztuak 9, 1.645 proba egin zituzten eta horietatik 192k positibo eman zuten (% 11,7)
COVID-19ak jota, atzo, abuztuak 9, sei pertsona ospitaleratu zituzten, horietako bortz ZIUan eta pertsona bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 97 daude ospitalean, horietatik 22 ZIUan.
18 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua
18 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.