Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 689 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 938 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 561 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.170 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, herenegun, abuztuak 6, 1.995 proba egin zituzten eta horietatik 239k positibo eman zuten (% 12,0)
COVID-19ak jota, herenegun, abuztuak 6, hamaika pertsona ospitaleratu zituzten, horietako bat ZIUan eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 101 daude ospitalean, horietatik 18 ZIUan.
18 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua
18 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.