COVID-19: Azken datuak

19 positibo atzeman zituzten atzo eskualdean: zortzi Baztanen, bortz Bortzirietan, lau Malerrekan eta bi Leitzaldean

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 7a, 07:29

Atzo 19 positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: zortzi Baztanen, bortz Bortzirietan, lau Malerrekan eta bi Leitzaldean.  Nafarroa osoko datuei erreparatuta, 271 positibo atzeman zituzten. Herenegun, abuztuak 5, hamasei pertsona ospitaleratu zituzten, inor ez zuten ZIUan ospitaleratu eta pertsona bat hil zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 685 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 935 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 560 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.168 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, herenegun, abuztuak 5, 2.262 proba egin zituzten eta horietatik 271k positibo eman zuten (% 12,0)

COVID-19ak jota, herenegun, abuztuak 5, hamasei pertsona ospitaleratu zituzten, inor ez zuten ZIUan ospitaleratu eta pertsona bat hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 101 daude ospitalean, horietatik 21 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, herenegungo kasuak kontatuta 77.162 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.204koa.
Nafarroan 825.153 pertsona txertatu dituzte herenegun arte. Herenegu, abuztuak 5, 5.060 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 412.448 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

18 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

18 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun