Koronabirusa

Nafarroako 12 eta 15 urteko gazteek COVID-19aren aurkako txertoa hartzeko hitzordua har dezakete

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 6a, 07:30

Nafarroako Osasun departamenduak COVID-19aren txertoa hartzeko sistema martxan jarri du 12 ea 15 urteko gazteentzat. Adin tarte honi txertoa hartzeko aukera zabaldu arren, gainontzeko pertsonek ere segi dezakete hitzorduak eskatzen.

Osasunbideak SMS bat bidaliko du gazteen historia klinikoan agertzen den telefono mugikorrera eta ordua webgune baten bidez eskatzeko estekarekin.

Txertaketa lekura gurasoekin joango ez diren nerabeen guraso edo legezko tutoreek mezu berean dagoen baimen orri bat sinatu beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun