Nafarroako 121 udalerritan izango du eragina eta gainerako neurriak irailaren 2ra arte egongo dira indarrean. Auzitegi Nagusiaren ustez «kutsatutakoen kopurua jaisteko neurri eraginkorra» da.
Nafarroako Gobernuak eskatutako neurria onartu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak. Abuztuaren 12ra arte, gaueko etxeratze agindua indarrean egonen da. Neurri honek 01:00etik 06:00etara kanpoan ibiltzea galarazten du asteburuetan, jaiegunetan, herriko festak ospatzen diren egunetan eta jai horien bezperatan.
Nafarroako 121 udalerritan izango du eragina eta gainerako neurriak irailaren 2ra arte egongo dira indarrean. Auzitegi Nagusiaren ustez «kutsatutakoen kopurua jaisteko neurri eraginkorra» da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.