COVID-19: Azken datuak

10 positibo atzeman zituzten atzo eskualdean: zortzi Baztanen eta 2 Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 6a, 06:55

Atzo 10 positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: zortzi Baztanen eta bi Bortzirietan. Malerrekan eta Leitzaldean ez da kasurik atzeman. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, 271 positibo atzeman zituzten. Atzo, abuztuak 5, hamasei pertsona ospitaleratu zituzten, inor ez zuten ZIUan ospitaleratu eta pertsona bat hil zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 681 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 927 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 558 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.162 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abuztuak 5, 2.262 proba egin zituzten eta horietatik 271k positibo eman zuten (% 12,0)

COVID-19ak jota, atzo, abuztuak 5, hamasei pertsona ospitaleratu zituzten, inor ez zuten ZIUan ospitaleratu eta pertsona bat hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 101 daude ospitalean, horietatik 21 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, herenegungo kasuak kontatuta 77.162 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.204koa.
Nafarroan 825.153 pertsona txertatu dituzte atzo arte. Atzo, abuztuak 5, 5.060 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 412.448 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

18 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

18 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun