Neurri horrek 01:00etik 06:00etara kalean ibiltzea galarazten du larunbatetan eta igandeetan, jai egunetan eta herrietako festa egun zein bezperatan. Neurri hori ezartzeko, epidemiologia aldetik herriek 100.000 biztanleko hamalau eguneko intzidentzia metatuak 250 baino handiagoa izan behar du. Zazpi egunera aldiz, 125etik gorakoa.