COVID-19: Azken datuak

22 positibo atzeman zituzten atzo eskualdean: hamahiru Baztanen, sei Malerrekan eta hiru Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 4a, 07:27

Atzo 22 positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: hamairu Baztanen, sei Malerrekan eta hiru Bortzirietan. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, 303 positibo atzeman zituzten. Atzo, abuztuak 3, hamaika pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik bat ZIUan eta pertsona bat hil zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, herenegun arte 677 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 909 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 556 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.158 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abuztuak 3, 2.406 proba egin zituzten eta horietatik 303k positibo eman zuten (% 12,6)

COVID-19ak jota, atzo, abuztuak 3, hamaika pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik bat ZIUan eta pertsona bat hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 114 daude ospitalean, horietatik 20 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 76.610 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.202koa.
Nafarroan 814.068 pertsona txertatu dituzte atzo arte. Atzo, abuztuak 3, 5.022 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 405.309 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

18 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

18 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun