COVID-19: Azken datuak

Bortz positibo atzeman zituzten atzo: hiru Baztanen eta bana Lesakan eta Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 3a, 06:23

Atzo 5 positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan, azken asteetako kopururik ttikiena: hiru Baztanen eta bana Lesakan eta Goizuetan. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, 206 positibo atzeman zituzten. Atzo, abuztuak 2, sei pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik bi ZIUan eta ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, herenegun arte 671 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 895 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 556 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.155 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abuztuak 2, 2.064 proba egin zituzten eta horietatik 206k positibo eman zuten (% 10,0)

COVID-19ak jota, atzo, abuztuak 2, sei pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik bi ZIUan eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 114 daude ospitalean, horietatik 21 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, herenegungo kasuak kontatuta 76.307 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.201koa.
Nafarroan 809.046 pertsona txertatu dituzte atzo arte. Atzo, abuztuak 2, 5.946 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 401.741 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

18 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

18 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun