Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 671 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 892 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 555 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.154 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abuztuak 1, 1.934 proba egin zituzten eta horietatik 280ek positibo eman zuten (% 14,5)
COVID-19ak jota, atzo, abuztuak 1, lau pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik bi ZIUan eta pertsona bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 123 daude ospitalean, horietatik 20 ZIUan.
18 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua
18 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.