COVID-19: Azken datuak

28 positibo atzeman zituzten atzo: hemezortzi Baztanen, bortz Bortzirietan, lau Malerrekan eta bakarra Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 31a, 07:44

Atzo 28 positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: hemezortzi Baztanen (15 Elizondon), bortz Bortzirietan (guztiak Beran), lau Malerrekan eta bakarra Goizuetan. Nafarroa osoko  datuei erreparatuta, atzo 346 positibo atzeman zituzten. Herenegun hamalau pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik bi ZIUan, eta pertsona bat hil zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 667 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 856 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 553 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.141 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, herenegun, uztailak 29, 2.752 proba egin zituzten eta horietatik 383k positibo eman zuten (% 13,9)

COVID-19ak jota, herenegun, uztailak 29, hamabi pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik bi ZIUan, eta pertsona bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 128 daude ospitalean, horietatik 21 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, herenegungo kasuak kontatuta 75.166 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.200koa.
Nafarroan 789.117 pertsona txertatu dituzte herenegun arte. Herenegun, uztailak 29, 5.717 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 388.791 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

18 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

18 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun