COVID-19: Azken datuak

29 positibo atzeman zituzten atzo: hamabi Baztanen, zazpi Malerrekan, sei Leitzaldea-Urumealdean eta lau Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 30a, 06:39

Atzo 29 positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: hamabi Baztanen, zazpi Malerrekan, sei Leitzaldea-Urumealdean eta lau Bortzirietan. Nafarroa osoko  datuei erreparatuta, atzo 383 positibo atzeman zituzten. Atzo hamalau pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik bi ZIUan, eta pertsona bat hil zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 663 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 837 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 552Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.136 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, uztailak 29, 2.752 proba egin zituzten eta horietatik 383k positibo eman zuten (% 13,9)

COVID-19ak jota, atzo, uztailak 29, hamabi pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik bi ZIUan, eta pertsona bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 128 daude ospitalean, horietatik 21 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 75.166 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.200koa.
Nafarroan 789.117 pertsona txertatu dituzte atzo arte. Atzo, uztailak 29, 5.717 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 388.791 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

18 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

18 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun