Koronabirusa

Etxeratzeko agindua abuztuaren 5era arte luzatzea onartu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 29a, 14:46

COVID-19aren intzidentzia handia duten udalerrietan, debekatuta egonen da 01:00etik 06:00etara kanpoan ibiltzea asteburuetan, jai egunetan eta jai bezperetan. Koronabirusari aurre egiteko neurria dela erran du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak. 

Bertze murrizketak irailaren 2ra arte luzatzea onartu du; hamar pertsonatik goiti ezinen dira elkartu, eta jai giroko ekitaldi asko galarazita egonen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun