COVID-19: Azken datuak

18 positibo atzeman zituzten atzo: bederatzi Elizondon eta hiruna Bortzirietan, Malerrekan eta Leitzaldea-Urumealdean

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 29a, 06:57

Atzo 18 positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: bederatzi Elizondon, eta hiruna Bortzirietan, Leitzaldea-Urumealdean eta Malerrekan. Nafarroa osoko  datuei erreparatuta, atzo 404 positibo atzeman zituzten. Atzo hamalau pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik bi ZIUan, eta bi pertsona hil ziren.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 656 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 825 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 546 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.132 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, uztailak 28, 2.903 proba egin zituzten eta horietatik 404k positibo eman zuten (% 13,9)

COVID-19ak jota, atzo, uztailak 28, hamalau pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik bi ZIUan, eta bi pertsona hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 120 daude ospitalean, horietatik 19 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 74.783 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.199koa.
Nafarroan 783.400 pertsona txertatu dituzte atzo arte. Atzo, uztailak 28, 5.973 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 384.802 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

18 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

18 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun