COVID-19: Azken datuak

16 positibo atzeman zituzten atzo: sei Bortzirietan, bost Goizuetan, hiru Malerrekan eta bi Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 27a, 06:37

Atzo 16 positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: sei Bortzirietan, bost Goizuetan, hiru Malerrekan eta bi Elizondon. Nafarroa osoko  datuei erreparatuta, atzo 312 positibo atzeman zituzten. Atzo hemeretzi pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik hiru ZIUan, baina ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 652 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 805 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 540 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.121 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, uztailak 26, 2.370 proba egin zituzten eta horietatik 312k positibo eman zuten (% 13,2)

COVID-19ak jota, atzo, uztailak 26, hemeretzi pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik hiru ZIUan, baina ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 106 daude ospitalean, horietatik 16 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 73.997 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.197koa.
Nafarroan 773.921 pertsona txertatu dituzte atzo arte. Atzo, uztailak 26, 6.058 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 379.731 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

18 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

18 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun