COVID-19: Azken datuak

23 positibo atzeman zituzten atzo: hamaika Bortzirietan, sei Baztanen, lau Leitzaldea-Urumealdean eta bi Malerrekan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 26a, 06:50

Atzo 23 positibo atzeman zituzten gure lurraldeko herrietan: hamaika Bortzirietan, sei Baztanen, lau Leitzaldea-Urumealdean eta bi Malerrekan. Nafarroa osoko  datuei erreparatuta, atzo 289 positibo atzeman zituzten. Atzo, hamabi pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik bi ZIUan, baina ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, atzo arte 648 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 803 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 536 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.116 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, uztailak 26, 2.020 proba egin zituzten eta horietatik 289k positibo eman zuten (% 14,3)

COVID-19ak jota, atzo, uztailak 25, hamabi pertsona ospitaleratu zituzten, horietatik bi ZIUan, baina ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 94 daude ospitalean, horietatik 16 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak kontatuta 73.685 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.197koa.
Nafarroan 767.863 pertsona txertatu dituzte herenegun arte. Atzo, uztailak 25, 3.552 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 376.479 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

18 urte edo gehiago dutenek online har dezakete hitzordua

18 urte edo gehiago dutenek Osasun Karpeta Pertsonalean sar daitezke eta hautatu zein toki, egun eta ordutan hartu nahi duten txertoa.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. Eremu geografikoei dagokienez, Iruñea eta Lesaka dira kutsadura-eremu nagusiak, «ez sanferminen» ondorioz.

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun